IkasAKTIV – Hezkuntza berriztatzeko ikerketa eta aholkularitza

Aurkezpena

2010. urteaz geroztik, IkasAktiv elkarteko kideok hezkuntza-berrikuntzako ikerketa-proiektuen buru izan gara, aholkularitza-jarduerak egin ditugu eta irakasleei (STEM eta CCSOCH) hainbat hezkuntza-mailatako hogeita hamar ponentzia eta prestakuntza-ikastaro baino gehiago eman ditugu.

Gaur egun, Erasmus+, PlantSciLaw – EU Law and Governance for Plant Scientists deialdiko Jean Monnet modulu baten buru gara. Vid. PlantSciLaw.

Eta kide gara:

  • Game4Youth – Social Innovations for the Upskilling of Vulnerable Youth, Especially Young People not in Employment, Education, or Training proposamena (finalista ESF-SI-2023-SKILLS-01 deialdian), Alytaus buru dela, Lithuania.
  • Unibertsitate kritiko eta eraldatzailearen hitzarmena. Unibertsitatean ikuspegi ekosoziala eta ekofeminista sartzea krisi klimatikoari eta sozialari aurre egiteko, elikadura aldaketarako ardatz estrategikotzat hartuta (Garapenerako Lankidetzaren Espainiako Agentzia, 2023-2026), Hegoa eta Justicia Alimentaria buru direla.

Hezkuntza berrikuntzarako aholkularitza-jarduerak

Hona hemen gure aholkularitza-jarduerak:

  1. hezkuntza berriztatzeko beharren eta aukeren diagnostikoak;
  2. hainbat beharretara egokitutako ikaskuntza aktiboko tresnen diseinuak;
  3. irakasleei beraiek diseinatutako ikaskuntza-tresnak diseinatzen eta ezartzen laguntzea;
  4. emaitzen argitalpenetan laguntzea.

Lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, lhko eta unibertsitateko irakasleentzako prestakuntza

STEM eta CCSOC irakasleentzako prestakuntza PREST-GARA (Eusko Jaurlaritza) eta FOPU (Euskal Herriko Unibertsitatea) programetan, bai eta ikastetxeek eta erakundeek ad hoc agindutako ikastaroak ere. Unibertsitate-maila eta bigarren hezkuntzakoa, Lanbide Heziketa barne.

Gaiak:

  • Ikasgeletan metodologia aktiboak erabiltzea: alderdi teorikoak eta inplementazio praktikoaren alderdiak.
  • Lankidetzazko ikaskuntza, Erronka, Arazo eta Proiektuetan oinarritua.
  • Irakatsi eta ikasteko prozesuak gamifikatzea.
  • Simulazioak eta rol-jokoak erabiltzea unibertsitate-irakaskuntzan.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza metodologia aktiboen bidez ebaluatzea.

Argitalpen nabarmenak

Hezkuntza berriztatzeko hogeita hamar argitalpen baino gehiago ditugu. Aldizkari indexatuetako artikuluekin eta liburu-kapituluekin batera, honako lan monografiko hauek nabarmentzen dira:

  • 2023. Monografía. Escajedo San-Epifanio, L. / Filibi, I. Practical Tools for Developing Transversal Skills in Vocational Education and Training, Cambridge Scholars Publishing.
  • 2023. Monografía. Zehargait. Herramientas prácticas para el desarrollo de las competencias transversales en la Formación Profesional: Recursos para el profesorado. Disponible también en euskera.
  • Inza Bartolomé, Amaia (coord.), Escajedo San Epifanio, Leire; Merino Maestre, María; Lledó Sainz de Rozas, Marimar (eds.) Compromiso social y otras competencias transversales. Estrategias y experiencias de enseñanza-aprendizaje universitario. UPV/EHU, 2018.
  • Filibi,I. Et altere (eds). Juegos de Rol y Simulaciones en Relaciones Internacionales. Teoría, experiencias y materiales docentes en español, euskera e inglés. 2013. ISSN 1576-3153.