AI-BIOSURVEILLANCEAI-BIOSURVEILLANCE

TED 2021 – 129975B-C21. MICINN 2022-2025.

Adimen artifizialaren bidezko biozaintza PostCovid aroan – Teknologia biometrikoen aurreko oinarrizko eskubideak (IN. Leire Escajedo San-Epifanio eta Francisco Balaguer Callejón). UPV/EHUk, Granadako Unibertsitateak, Polizia Zientzien Ikerketako Unibertsitate Institutuak (Alcalako Unibertsitatea) eta Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak parte hartzen dute.

AIBioSurveillance proiektu koordinatuaren helburu orokorra (lege lata eta lege ferenda) oinarrizko eskubideak babesten lagunduko duten ezagutzak sortzea, transferitzea eta zabaltzea da, pertsonen errekonozimendu biometrikorako IAren sistemak agertzen direnean. Bereziki kezkatzen du aurpegiko azterketa biometrikoa urrutitik eta denbora errealean (edo sinkronikoan).

Leire Escajedoren gidaritzapean (Alacanteko Unibertsitateko Bioteknologia Saileko doktoregoa identifikazio biometrikoari buruzkoa egin zuena), SSH eta STEM diziplina akademikoetan adituak diren partzuergo bat (bi azpiproiektu) eratu da, honako gai hauek jorratzeko:

(1) alde batetik, IA bidezko errekonozimendu biometrikoko sistemen inbadikortasun eta zehaztasun, sendotasun eta zibersegurtasun aukeren ikerketa zehatza, diziplina artekoa eta diziplina anitzekoa, Zientziaren eta Teknologiaren egungo egoeraren arabera, bereziki Auzitegi Antropologiaren eta Ingeniaritza Telematikoaren ikuspegitik; eta (2), bestetik, sistema horiek pertsonen oinarrizko eskubideetan izan ditzaketen eraginei eta horiek saihesteko edo minimizatzeko bide alternatiboei buruzko azterketa xehatua.

Kongresuak eta adituen mintegiak:

– Biozaintza, Granada 2023

– Mintegi iberoamerikarra, 2024

– Zaintza biometriko masiboa, 2024